Euskadiko Teknologia Parkeen Sarea I2BASK Sarean dago sartuta. Azken horren helburua I+G+i proiektuen komunitatea ardaztea da, eta, horretarako, telekomunikazioen eta IKT zerbitzuen azpiegitura egokiak jarri nahi ditu, Euskadiko Zientziaren eta Teknologiaren Sareko agenteentzat. Sare horretan, unibertsitateak, Zientzia eta Teknologia guneak, Ospitaleak eta Ikerkuntza Biometikoaren Guneak, eta I+G proiektuak kudeatzeko Erakundeak sartzen dira. Beraz, I2Bask Sareari esker, aipatutako agenteek behar besteko ahalmena dute proiektu aurreratuak lantzeko; besteak beste, multimedia-komunikazioan, errealitate birtualean, gehitutako komunikazioan, kalkulu intentsiboan eta antzeko beste gai batzuetan.
I2Bask Sareak banda zabaleko lehen mailako lotura ematen du Euskadin; IRIS2 Sareak bigarren mailako lotura ahalbidetzen du estatuan; eta, azkenik, GEANT Sareak (IRIS2 Sarearen bitartez) Europakoa hornitzen du. |