Euskadin, berrikuntzaren aldeko politika dago, eta, beraz, Zientzia-Teknologia-Enpresa Sistema barneratzeko oinarriak ezartzen ditu; gainera, merkatuko eskariaren arabera bideratuta dago.
Teknologi Parkeek bultzatu egin dute Euskadin I+G-ak
izan duen igoera garrantzitsua, eta, hori oso lagungarri
izan da gure Autonomia Erkidegoa esparru horretan Europar
Batasuneko konbergentziaren bidean jartzeko. Horrela,
Parkeetan dauden enpresek eta teknologi zentroek eta
unibertsitateek aurrera eraman dituzten I+G jarduketak
Autonomia Erkidego osoan egin den I+G gastu guztiaren
%30 dira, eta Enpresek I+G alorrean egindako gastuaren
%50.
 |
 |
 |
Unibertsitatea
Parkeen Sarearen helburu nagusietako bat unibertsitatearen eta enpresen arteko lankidetza sustatzea da. Euskadin, lau unibertsitatek egiten dute lan ikerkuntzan eta irakaskuntzan, eta horiek enpresa-premien arabera bideratuta daude, gero eta gehiago.
|
  |
 |
Euskal Herriko
Unibertsitatea. |
  |
 |
Deustuko Unibertsitatea
|
  |
 |
Arrasateko Unibertsitatea
|
  |
 |
Nafarroako Unibertsitatea
|
|
|
| |
 |
 |
 |
| Euskadiko Teknologia eta Ikerkuntza Guneak (Berrikuntzaren Euskal Agentzia (INNOBASQUE)) parkeetan eta horien inguruetan daude, eta Europako erreferentziazko eredu dira ikerkuntzan eta teknologia-transferentzian; izan ere, enpresentzako teknologia-zerbitzuen eskaintza zabala dute. |
|
|
| |
 |
 |
 |
| Euskadiko egitura ekonomikoan industria
sektoreak indar handia du, eta jarduera horrekin
lotutako balio erantsiko zerbitzuen alorrak gero
eta garrantzi handiagoa du. Esan daiteke industria
izan dela, eta oraindik ere badela, garapen ekonomikoaren
motorea. |
Industria
berrikuntza |
| Euskadiko industria-ehunak aldaketa handia izan du urte gutxian. Betiko sektoreetan finkatuta egon arren, aurrera egiten jakin du: alde batetik, produktuak eta prozesuak berritu ditu, sektore horiek berriro ere lehen lerrora eramateko, eta, bestetik, industria-aniztasunaren eta -berrikuntzaren alde egin da, sortzen ari diren teknologia berrien sektoreak bultzatuz. Eginkizun horretan, hain zuzen, garrantzi handia izan dute Teknologia Parkeek. |
| |
|
| |
|
|