Euskadi aitzindaria izan zen Espainiako estatuan Teknologia Parkeak ezartzeari dagokionez, eta, egun, jada, lau parke daude. Horiek, hain zuzen, Sare koordinatu batean elkartu dira, eta Europako sare sendoenetako bat osatu dute; gainera, hazkunderako ahalmen handia du.
Bere diseinua toki guztietan Teknologi Parkearen definizioan
onartzen den ereduan oinarritzen da. Bertan, bikaintasun
enpresak, Unibertsitateak eta Ikerketa eta Teknologia
Transferentziarako Zentroak egoten dira, eta, haiekin
batera, ingurumenaren aldetik kalitate maila handiko
ingurune jasangarriak, guztiarekin, Zientzia, Teknologia
eta enpresa integratzeko inguru egokia osatuz.
Igaro den denboran finkatu egin da Teknologi Parkeen
errealitatea, agente proaktibo gisa, Euskadiko garapen
teknologikoari eta berrikuntzari oso modu garrantzitsuan
lagundu diotenak, unibertsitateen, ikerketa erakundeen,
enpresen eta merkatuen arteko ezagutza eta teknologia
trukaketa sustatuz. Eta, aldi berean, enpresa berritzaileen
eraketa eta hazkundea sustatuz, bai eta balio erantsiko
zerbitzuak eta kalitate maila handiko espazioak eta
instalazioak eskainiz.
Euskadiko Teknologia Parkeen Sarearen filosofiak lau parkeetako jardueren koordinazioa du oinarri, eta elkarren osagarri diren arlo teknologikoetara bideratutako estrategia du. Horrez gain, telekomunikazioen Intraneta dute, parke horietan jardunean dauden enpresa guztien arteko lotura posible egiten duena.
 |
 |
|
| |
|
| |
"Web orrialde hau indarreko legearen araberakoa dela, hain zuzen ere, uztailaren 11ko 34/2002 Legearen araberakoa, egiaztatu da, 2003ko azaroaren 1ean.
Horra hor erregistro-datuak:
Parkeak Elkartea-Asociación Red de Parques Tecnológicos del País Vasco izeneko elkartea honako zenbaki honekin dago inskribatuta Elkarteen Erregistroko 1. sekzioan: AS/B/12571/2006; IFK G95417382.
|
|
|
|
|
|
|